top of page

     ALBISTEAK

Loinazpe ikastetxeko ikasleak “ondo jan dezagun” proiektuarekin hasi dira

 

Loinazpe ikastetxeko ikasleak “ondo jan dezagun” proiektuarekin hasi dira. Jadanik hainbat ekintza berezi egin dituzte.

 

Beasain, 2022ko apirilaren 7a

​

​

​

​

​

​

​



 

Aurreko ostiralean hasi ziren bigarren mailako ikasleak proiektu honekin. Asteko egun bakoitzean ekintza berezi bat egiteko aukera dute, taloak eta mamia beste gauza batzuen artean.

 

Proiektuari hasiera emateko osasunari eta elikagaiei buruzko hitzaldi bat izan zuten. Delikatuz enpresako kide batek ikasleei ordu batez jakiez, osasunaz eta otorduen garrantziaz hitz egin zien. 

 

Astelehenean ikastetxeko bigarren mailako ikasleek mamia egiteko aukera izan zuten. Mamia egiten ikasteaz gain mamia egiteko aukera izan zuten eta baita egindako mamia dastatzeko ere. Asteleheneko ekintza berezia alde batera utzita hainbat lan ezberdin egin zituzten. Ingleseko proiektua eta kultura ezberdinetan jateko modu ezberdinak ikustea besteak beste. 

 

Asteartean Beasaingo azokara joan ziren, bertako baserritarrekin hitz egiteko aukera izan zuten eta aurretik prestatutako galderak egiteko aukera ere izan zuten.

 

Atzo, asteazkena, taloak egiteko aukera izan zuten. EcoTalo-ko Julen ikastetxera joan zen eta ikasleei taloak egiteko teknika erakutsi zien. Ikasleek taloak egin eta gero egindako taloak dastatu zituzten.

 

Gaur, hamaiketako osasuntsu bat prestatuko dute, bakoitzak berea eta ondoren, patioan, prestatutako hamaiketako osasuntsua jango dute.

 

Proiektuari amaiera eta Aste Santuari  hasiera emateko Ondarroara joateko asmoa dute, bertan bi emakume arrantzalek itsasoan gertatutako istorioak kontatuko dizkiete.

IMG_9021.JPG

Loinazpe institutua elikadura osasungarrian murgiltzen da

Aste guzti honen zehar Loinazpe institutuko DBH 2. mailako ikasleak proiektu berri bat egiten ari dira: “Ondo Jan Dezagun Proiektua”. 

 

Pasa den ostiralean, apirilak 1, Loinazpeko 2. DBHko ikasleak Ondo Jan Dezagun proiektuarekin hasi ziren eta proiektu honetan lanean egongo dira apirilak 7ra arte. Lanketa honen helburu nagusia ikasleei ondo jatearen garrantziaz jakinaraztea eta osasuntsu jaten erakustea da. Honetarako eguneroko ikasgai guztiak gaiari lotutako jarduera desberdinez ordezkatuko dira eta egunean behin jarduera berezi bat egingo dute: talogintza adibidez. Jarduera berezi hauetako laguntza profesionala eskainiko zaie kasu batzuetan, esaterako, talogintzan eta hitzaldian; talogintzan Julen Altzelai talogileak erakutsiko die eta hitzaldian, aurreko ostiralean egin zena, nutrizionista batek hitz egin zien gaiari buruz.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Julen Altzelai talogilea ikasleei taloak egiten erakusten.

 

Proiektuaren beste helburu bat bertako saltzaileei laguntzea da. Loinazpeko ikasburuaren ustean, gaur egungo gazteek ez dute ohitura handia herriko merkatuetara joateko bertako produktuak erostera, eta hau bere ustez tamalgarria da; azoketako saltzaileei produktuak erosten ez badizkiegu, desagertzeko zorian egongo direlako azokak eta merkatuak. Gai honekin laguntzeko, proiektuan jarduera berezi bat gehitu dute: azokara txangoa. Txango honetan ikasleak Beasaingo azokara joango dira eta bertako saltzaileei beraiek prestatutako galdera batzuk egingo dizkiete, ondoren, beraiei laguntzeko intentzioarekin, produktu batzuk erosiko dizkiete.

TALO Prestaketa (39).JPG

© 2021-22 IES  Beasain BHI

bottom of page